AMAZONIA DEFENDATZEN DUTE. GU GUZTIOK DEFENDATZEN GAITUZTE
Estatuek eta enpresa handiek natura, oro har, eta Amazonia, bereziki, jaki-toki agorrezina balitz bezala tratatu dute: jendea lekualdatzen duten megaproiektuak; baso-soiltzea areagotzen duten zur-emakidak; meatzaritza; baso-suteak, monolaborantza…
Soilik 2020an 237 pertsona erail zituzten Natura babesteagatik. Gure etxe komunaren defendatzaile horietako asko emakumeak dira, gehienak indigenak, eta erailketez gain, beste indarkeria mota asko jasaten dute. Jazarri egiten dituzte, baztertu, tratu txarrak jasaten dituzte eta fisikoki eta psikologikoki behartzen dituzte.
Natura defendatzen dute. Amazonia defendatzen dute. Gu guztiok defendatzen gaituzte. Arnasten dugun oxigenoaren eta kontsumitzen dugun uraren laurdena Amazoniatik dator.
Anitalia Pijachi
Okaima herriko buruzagi indigena.
Leticia – Kolonbia
“Emakumea izatea eta Amazonia defendatzea ez da ohore bat edo pribilegio bat, eginbehar bat baizik”.
Bidea ez dela erraza izan aitortzen du, emakume buruzagia izateko eta izateagatik diskriminazioei eta estigmatizazioei aurre egin behar izan baitie. Bere komunitateko beste emakume batzuekin batera, diskurtso bidegabeak eta desberdinkeriaz beteak hautsi zituen, indarkeriaz, autoritarismoz eta desordenez betetako diskurtsoak, eta orain esker onekoa da zera esatean: “emakumeok gara lurraldeko buru”. Munduari erakusteko unea da, bizia nola zaindu erakutsi behar zaio, umiltasuna eta partekatzea nola sustatu erakutsi behar zaio, eta bakearen kultura nola sustatu ere bai.
“Klima-aldaketari gehitzen zaion arazo nagusia urrea, kobrea, manganesoa eta beste mineral batzuk erauztea da. Megaproiektu horien ondorioz, kutsadura eta ur-eskasia areagotu egin da, eta horrek herritarren osasunari eragiten dio. Gainera, komunitateen desintegrazioa, lurraldeak kentzea eta ohiturak eta tradizioak galtzea aurrera doaz”
Leticia Hernándezek, Nahuatl indigena eta Mexikoko Radio Huayacocotla irratiko komunikatzaileak, Veracruzeko Estatuko komunitate indigenek meatze-enpresen jardueraren ondorioz jasaten dituzten abusuak eta indarkeria azaldu ditu.
LETICIA HERNÁNDEZ
Leticia Hernándezek, Nahuatl indigena eta Mexikoko Radio Huayacocotla irratiko komunikatzaileak
Veracruz, Mexiko
“Klimaren krisia zainketen krisia ere bada, ez daudelako ekitatez banatuta”
Bogotá, Kolonbia.
“Amazoniak ematen digun aberastasuna zaindu beharreko zerbait da, gizadi osoarentzat balio kalkulaezina duelako”.
Magdalena González
Madre Lauraren ordenako misiolaria herri indigenen eskubideen defentsan.
Leticia – Kolonbia
Gizartean gehien baztertutako pertsonei nola lagundu aurkitzen igaro du bizitza osoa, eta pertsona indigenek eta lurrik ez duten baserritarrek ez dutela bizitzarik salatzen du: “lurrik gabeko indigena, habiarik gabeko txoria da; beraz, habia horren alde borrokatu beharra dago”.
Gaur egun Amazonia “kolono esplotatzailez” betetzen ari dela salatzen du, lurra ikusi ordez dirua besterik ikusten ez dutenez. Natura kaltetuta badago, jendearen bizitzan eragina du. Eta behin eta berriro dio “naturaren defentsan aritzea, natura zaintzea, jendearen, animalien eta bizitzaren alde lan egitea ere bada”.
Emakume, indigena eta defendatzaile direnez, erronka bikoitzari egin behar diote aurre: beren lurra eta nortasuna babesteko borroka publikoari eta adierazpenak egiteko eta beren komunitate eta familietan parte hartzeko eskubidea defendatzeko borrokari, askotan ezkutukoa izaten den borrokari.
Zuk ere lagun diezaiekezu. Haiek aurpegia ematen ari dira guztiongatik. Ez iezaiezu bizkarra eman.
Zure lankidetzak haien komunitateetako proiektuak babestuko ditu:
- Prestakuntzako eta heziketako proiektuak Amazonia eskualdean, genero-dimentsioak, elebitasuna, kulturartekotasuna eta ingurumenaren defentsa kontuan izango dituztenak.
- Bizibide alternatiboak sustatzeko proiektuak, biztanleria indigenara, kultura indigenara eta lurraldearekin eta naturarekin harremanak izateko modu indigenara egokituak.
- Haien eskubideak, kultura, lurraldea eta nortasuna defendatzeko proiektuak